Moana gaztea da filmeko protagonista. Marinel familia batean hazi da, eta itsasoarekin harreman berezi bat garatu du, baina aitak eta herriko buruak ez diote uhartetik irteten uzten, inguratzen dituen arrezife arriskutsua aitzakiatzat balitatuta. Uhartea eta gizateria arriskuan jarriko duen hondamendi baten etorreraren aurrean, baina, kanoa bat hartu eta Maui jainkoaren bila abiatzea erabakiko du Moanak. Tokiko tradizioak, bizimodua eta biztanleak era fidelean islatzen ahalegindu dira John Musker eta Ron Clements proiektuaren zuzendariak.