Jordan Belfort (Leonardo DiCaprio) newyorkar burtsa korridorearen bizitzako benetazko gertakarietan oinarritua da. 1990ko hamarkadaren erdialdera, Belfort amerikar ametsa lortu asmoz zebilen mutil gazte zintzoa zen, baina berehala bere bezeroei diru etekinak irabaziaraztea ez dela garrantzitsuena jabetuko da, handigura izan eta komisio bikaina irabaztea baizik. Oraindik hogeitamar urte betetzear dagoela bereganatutako arrakasta eta dirutza itzelari esker "Wall Streeteko Otsoa" ezizena jaso zuen. Tentazioak guztiz erakargarriak ziren eta legearekiko beldurra deuseza. Jordan eta bere otso taldeak diskrekzioa modaz iragandako ezaugarria zela usten zuten, eurek nabarmenki eta luxuzko bizimodua gustukoa zuten.