Andrew Neiman (Miles Teller) jazz bateriajole gazte eta bikaina New York hiriko Shaffer musika eskolan izen eman berri du. Bertan, Andrewk lehia bizia topatuko du, eta musikari izateko bere ametsak Terence Fletcher (J. K. Simmons) orkestra zuzendari perfekzionista eta neurriz gainekoaren tutoratzapean egongo dira, bere ikaslearengandik onena ateratzeko asmoz ezerren aurrean geldituko ez den irakaslea.