Amazona mitikoak, emakumezko gerlariak, uharte apartati batean bizi dira, Greziako mitologiako jainkoek emandako gaitasun ikusgarrien jabe dira. Halako batean, mundu modernoko elementu bat agertzen da haien artean, Steve Trevor deritzon baten hegazkina uhartera erortzean Diana izeneko amazonak salbatuko du, orduan Stevek Dianari Lehen Mundu Gerraren berri emango dio. Hortaz, Diana sorlekua utzi eta gerra hura geldiarazten saiatuko da. Uhartean ohiko ziren gaitasunak, superbotereak dira 20. mendeko hasierako munduan. DC komiki-etxearen pertsonaia baten agerpen filmikoa