Azken hamarkadetan, Getxok eraikitze handia pairatu du, eta baserri mundua atzean utzi da, ahaztuta. Juanan, Yauri etxaldean bizi izan da beti, herrian abereak dituen azkenetarikoa. Bere 68 urteak eman ditu animaliak hazten eta lurra lantzen. Erretiroa hartu eta Beñat bertan hasi da lanean, 34 urteko gazte kaletarra.
Juananek, mendez mende transmititutako eta berak jasotako ezagutza partekatuko dio, Beñatek, berriz, gauzak egiteko modu berriak ekarriko ditu etxaldera. Elkarrekin eta herriko umeen laguntzarekin tradizioa eta modernitatea lotuko dituzte, galtzear dauden bizimodu eta Getxoko euskara XXI. mendera ekarriz.