Mai, Oto eta Vik aire zabalean jolastea maite duten hiru ume dira. Energiaz eta gogo biziz beterik, jakin-min handia dute Yoko izeneko izaki magiko batekiko. Basoko izaki hau askatasunean jolasten diren haurrei bakarrik agertzen zaie eta, berarekin batera, abentura handiak biziko dituzte.