Za7pi
Se7en (Seven)
Non ikusi
Sinopsia
David Fincher handiaren lanik ezagunenean, Brad Pitt eta Morgan Freeman-ek zazpi bekatuekin obsesionatuta dagoen psikopata bat ehizatu beharko duten detektibe bikote bat antzezten dute. Ez zaizu ezaguna egiten? Kutxa barruan zer dagoen ez badakizu, inoiz ez da berandu generoa betiko aldatu zuen thriller bikain hau ezagutzeko.
Somerset homizidioetako teniente beteranoa erretiratzeko zorian dago eta David Mills detektibe handinahi eta inpultsiboak ordeztuko du. Baina biek elkarlanean aritu beharko dute psikopata batek egindako hilketa sorta bat argitzeko, zazpi bekatu nagusietan oinarrituta: sabelkeria, nagikeria, harrokeria, zikoizkeria, bekaizkeria, lizunkeria eta amorrua.
Fitxa teknikoa
- Zuzendaria
- David Fincher
- Aktoreak
- Brad Pitt, Morgan Freeman, Gwyneth Paltrow, R. Lee Ermey, Kevin Spacey, John C. McGinley, Richard Roundtree, Leland Orser, Richard Schiff, Julie Araskog, Mark Boone Junior
- Gidoia
- Andrew Kevin Walker
- Musika
- Howard Shore
- Argazkia
- Darius Khondji
- Ekoizleak
- New Line Cinema, Kopelson Entertainment


