Pascalen haurtzaroa bortitza izan da eta bere margolanak beltzez betetzeko arrazoi guztiak ukanen zituen. Alta, Gençaieko margolariak denetan eta etengabe kolorea sartzen du. Nekaezina, gelditu gabe egiten duen arte lanak barneko mamuak haizatzeko baliatu du.