Zer Non Ikusi logoa

Zazpigarren ipotxa

Der 7bte Zwerg

2014
Alemania
88 min
Puntuazioaren ikonoa4
Abentura
Fantasia

Baldartasuna dela, zorte txarra dela, kontua da Bobo Zazpigarren Ipotxak eta bere sei lagunek ederki moldatu direla Fantabularrasako gazteluan sekulako krisia eragiteko. 18 urte betetzekotan zegoela, hamabietako kanpaiak jo baino lehentxeago, Rose printzesak hatza ziztatu du, eta horrekin batera erresuma osoa ehun urteko loaldian erorarazi. Boboren erruz, Dellamorta sorgin gaiztoak berea egin du. Ipotx txikia eta bere lagunak, beraz, printzesa salbatu eta bere okerra zuzentzeko irrikan daude. Nola esnaraziko ote dituzte printzesa eta gorteko guztiak? Benetako maitasun musu batekin, jakina! Ipotxek bazekiten Rose Jack sukaldariarekin maiteminduta zegoela. Jack da, beraz, Rose esnaraz dezakeen bakarra. Baina, zoritxarrez, Burner Dellamortaren dragoi ikaragarriak preso dauka gaztea. 7 Ipotxek, bihotz harturik, abentura ederra biziko dute Dellamortaren gazteluraino joan, Jack askatu eta Rose esnarazten lagunduz. Borroka latz hau Fantabularrasako gazteluan hasiko da, baina oraingo honetan ahulek sendoak menderatuko dituzte... ahulezia bakoitzean sendotasuna ere dago eta.

  • Zuzendaria:Boris Aljinovic, Harald Siepermann
  • Gidoia:Bernd Eilert, Sven Unterwaldt Jr.
  • Ekoizleak:Zipfelmützen GmbH & Co. KG, Erfttal Film, Animationsfabrik

Plataforma hauetan ikusgai:

Zazpigarren ipotxa
audioa euskaraz ikonoaEuskaraz