Laster 40 urte beteko dira Claude eta Marie Verneuil ezkondu zirenetik. Horretarako, lau alabek Chinon familiaren etxean ezusteko festa handi bat antolatzea eta suhi bakoitzaren gurasoak bertan egun batzuk pasatzera gonbidatzea erabaki dute. Claudek eta Mariek teilatupean hartu beharko dituzte Rachid, David, Chao eta Charlesen gurasoak. "Familiako" egonaldi hau gertakizunez beteta egongo dela agintzen du.