
John Davidsonen benetako istorioa. 15 urte zituela, Tourette sindromea diagnostikatu zioten, eta ikaskideek zorotzat jotzen zuten. Haren sintoma nagusietako bi espasmoak eta irainak kontrolik gabe esateko joera dira. John borrokan aritu zen jende gutxik ezagutzen zuen gaitz baten aurka. Eta helduaroan, Tourette sindromea duten pertsonen aldeko kanpainak egin zituen.
