[object Object]
-----------------------------
Bartzelona erdialdeko kaleetan izango duen istripu batek zapuztu egingo dio Ainhoari bere piano karrera. Ordura arte izandako bizitza sentimentalak ere ez dio poztasun handirik ematen: istripua izan eta pixka bat lehentxeago Imanol ezagutu zuen baina sentimenduak adierazteko duen zailtasunak eragotzi dio bere bizitza harekin partekatzea. Bere beldurren arrazoia duela hogei urte ikusi zuen ETAren atentatua izango da.