Goizuetako zubian Xabi Solanok grabatutako saio berezia da. Goizueta eta bertako zubia aukeratzeak baditu bere arrazoiak. Lehenik eta behin, trikitilariak erlazio estua du Nafarroako herriarekin; asko maite du Goizueta. Bestalde, zubiak badu berezko esanahia: bananduta daudenak elkartzeko pasabidea da; ura edota erreka jario den eraikuntza. Eta zubiaren erdian Xabik hainbat lagunekin egin du topo; izan ere trikitilariak gertuko lagunak bildu nahi izan ditu zubi gaineko saioa grabatzeko.