HAURRENTZAKO MUSIKA ETA DANTZA EUSKARAZ
Kantak euskaraz sortzea, gurasoen eta seme-alaben artean euskararen transmisioa errazteko. Horixe izan da Ene Kantak proiektuaren xedea, abiatu genuenetik. Maitasun osoz egin genuen, haurrak, musika eta euskara maite baititugu. Maite ditugun seme-alabei maite dugun musikarekin maite dugun hizkuntza oparitu nahi baitiegu.
Geroztik gure musika Euskal Herri osoko herri eta hiri guztietara eraman dugu, gure ikuskizunak antzokietara eta pabiloietara bezala.
Bide honetan zehar gure Youtube kanalean 175 euskal abesti berri baino gehiago publikatu ditugu, 100 milioi bistaratze baino gehiago ditugu, 10 disko argitaratu eta 4 liburu sortu ditugu. Hauek guztiak haur ikusle eta entzuleei zuzenduak.
Eta Ene Kantak Unibertsoa, bere abestiak zein pertsonaiak telebistara eraman ditugu 5 denboraldiz, haurrei zuzendutako ETB3 kanalean 1250 kapitulo baino gehiago emitituz.
Eutsi Ene Kantak. eutsi euskarari !! 💪💪💪💪
https://eutsienekantak.eus
www.enekantak.org