Youtube euskaraz
241 kanal
Adi!Haurrentzako euskarazko prestakuntza-kanala. Gure bideoak haur pedagogian eta ikus-entzunezko komunikazioan eskarmentua duen talde batek lantzen ditu. Eduki guztiek ezagutzak eskuratzea eta euskara ikastea edo hobetzea uztartzen dituzte. Hori dela eta, edozein adinetako pertsonek euskara ikas dezakete gure bideoekin. Asko gustatzen zaigu zuen proposamenak edo iruzkinak jasotzea. Gure posta elektronikoa eta Facebook zuen esku daude. Adirekin gozatuz ikasi! Canal infantil formativo íntegramente en euskera. Nuestros vídeos son elaborados por un equipo con experiencia en el ámbito de la pedagogía infantil y la comunicación audiovisual. Todos los contenidos combinan la adquisición de conocimientos con el aprendizaje o perfeccionamiento del euskera. Por ello, personas de cualquier edad pueden aprender euskera con nuestros vídeos. Nos encanta recibir vuestras propuestas o comentarios. Nuestro correo electrónico y Facebook están a vuestra disposición. ¡A disfrutar aprendiendo con Adi!
AEK
Ahotsak Ahozko OndareaProiektu honen helburu nagusia da, Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak katalogatu eta hedatzea; hau da, gure herrietako adineko jendea elkarrizketatu eta euren euskara eta bizipenak jasotzea eta herritarren artean zabaltzea.
Aiaraldea KomunikabideaAiaraldea Komunikabidearen YouTube kontua duzu honakoa. Hemen ikusi ahalko dituzu ekoizten ditugun bideo eta zuzeneko guztiak. Informazio gehiago www.aiaraldea.eus atarian.
AIARALDEKO EUSKALGINTZAREN KONTSEILUA
Aikor! Txorierriko AldizkariaAikor! Txorierriko herri aldizkariaren kanala da. Informazio gehiago: www.aikor.eus
Aiora ProbatxoaKaixo denoi! Ni Aiora naiz (edo @probatxoa Twitter eta Instagramen) eta Youtubeko kanal hau irekitzera animatu naiz, euskarazko youtuber gutxi egoteak izugarrizko pena ematen didalako. Zerbait kontatzeko idatzi nahi badidazu: probatxoanaiz@gmail.com
Aitor Ikastolako IKT arduraduna
AITTU HITZALDIAK
AitziS SIpuinak euskaraz. Kontaketak euskaraz euskaldunberriei beren seme-alabei ipuinak kontatzen laguntzeko. Ahoskera, hiztegia eta adierazpideak lantzeko ipuinak. Ez dira irizpide pedagogikoekin aukeratutako ipuinak. Pixkanaka gustukoen ditugunak igo ditugu, etxean behin eta berriro irakurtzea atsegin dugunak. Cuentos grabados para ayudar a padres y madres euskaldunberris a contar cuentos a sus hijos e hijas. Cuentos para trabajar la pronunciación, diccionario y expresiones.
AiurriAiurri, eskualdeko nortasun hitzak. Eta irudiak :)
Aizpea Irurtzun
Alde ErantzizTarota. Bizipenak. Hausnarketak. Eta beste hainbat aldrebeskeria. Bi ostegunean behin, 19:00tan Naiz Irratian.
Amaia TxintxurretaDebagoieneko karaoke ikuskizuna.
Amezti Ultzamaldeko albisteak
anbotobideoaAnboto DHK Durangaldeko Herri Komunikabideak elkartearen proiektua da. 2001etik Durangaldeko berri ematen gabiltza paperezko aldizkariaren bidez, eta www.anboto.org atariaren bidez. Kanal honetan, Anbotoren ikus-entzunezko materiala duzue ikusgai.
Anbune
Andrea GonzalezKaixo! Andrea Gonzalez naiz, Bergarako gazte bat. Kanal honetan nere egunerokotasuna, tag-ak, eta beste hainbat gauza aurkitxu zeinke, danak naturaltasunez eta euskeraz einddakuak. Ia zure gustukuak dien! ✨💜
Ane Iparragirre
Antton Telleria
Antxeta IrratiaBidasoaldeko euskarazko irrati komunitarioa. 📻 89.7/90.5/105.8/94.0 FM
Araba Euskaraz
Arabako ALEA🌱 #IzanZaitezALEAkide 🗞️🖥️ Arabako albisteak euskaraz
ARGIAARGIA kazetaritza independentea. Txikitik eragiten.
Arozena anaiak
ARRUARTE
ArtedramaPlataformawww.artedrama.com
ArtemanArteman Komunikazioa gara, Komunikazio eta ikus-entzunezko diziplina oso desberdinetan igeri egiten urte askotako esperientziarekin trabatuta dagoen profesional taldea. Zer eskainiko dizugu? Komunikazio global eta pertsonalizatuta. Estrategia, branding a, komunikazio kabinetea, ikusentzunezko zerbitzuak, diseinu grafikoa, komunikazio eta marketing digitala, editoriala zein kanpaina eta ekitaldien kudeaketa. Eta...zuk, zer behar duzu? ----- Somos Arteman Komunikazioa, un equipo de profesionales con una larga trayectoria en muy diversas disciplinas de imagen y comunicación. ¿Qué te ofreceremos? Comunicación global y personalizada. Estrategia de marca, branding, gabinete de comunicación, servicios audiovisuales, diseño gráfico, comunicación - marketing digital, editorial y gestión de campañas y eventos. Y.... tú, ¿qué necesitas?
ARTEZ EUSKARA ZERBITZUA
ASMR txokoa
Ataun IrratiaAtaun Irratia, 2013. urtean sortu zen ATI Komunikazio Elkartearen proiektu nagusietako bat da. Eguneko 24 orduetan zehar euskarazko zenbait eduki eskaintzen ditu Ataungo herriari zen Euskal Herri osoari begira, irratiaren uhinen, zein ataunirratia.eus atariaren bitartez.
Atzean ZuloaAtzean Zuloa Donostiako Bagera Elkarteak Hiru Damatxo ekoiztetxearerekin batera sortutako ikus-entzunezko proiektua da. 2018an hasi zen, eta 2021ean 4. denboraldiari ekin berri diogu. Esketx laburretan, umoretik erreparatzen diegu gaur egungo gizartearen herrenei, estereotipo zahar eta berriak arakatuz. Eta bide batez, gure buruaz barre eginez. Izenak dioen moduan, denok baitugu, agerian edo ez, atzean zuloa. Esketxotako pertsonaiak gorpuzten dituzten aktoreak Ivan Aizpurua eta Nerea Aranburu donostiarrak dira.
Azkoitia GukaMaxixatzen Euskara Elkarteak egindako bideoen txokoa da honako hau.
Azkue FundazioaMundu osoko euskaldun guztientzat, gazte eta nerabeentzat bereziki, AZKUE fundazioak produktu digital erakargarriak eta erabilgarriak eskainiko ditu kanal honetan. Azkue fundazioarekin zerikusia duten edukiez gain, euskara interneten eta sare sozialetan sustatzeko edukiak plazaratuko dira.
BADA
BADOK Berria-ren euskal musikaren ataria
Bagera Elkartea
Bai Euskarari ElkarteaBai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearen bideoak biltzen ditu kanal honek. Euskal Herriko arlo sozioekonomikoaren euskalduntzean eragiten dihardugu lanean http://baieuskarari.eus
baitazeare
BaleikeKE
Barratik Kalera
BARREN Elgoibar barren eus
Begitu Aldizkaria
berriatbBERRIA egunkariaren Youtubeko kanala da hau. Bertan albisteak, erreportajeak, elkarrizketak, saio bereziak eta zuzeneko emanaldiak topa ditzazkezu. Politika, kultura, gizartea eta beste hamaika gai lantzen ditugu.
Bertsoa - bertsolaritzaren plazaBertsoa.eus plaza digitalaren kanala: elkarrizketak, bertsoaldiak...
Bertsozale ElkarteaBertsozale Elkartea bertsolaritza ikertu, trasmititu eta sustatzeaz arduratzen den erakunde sozio kulturala da. 1987. urtean sortu zen eta 2.300 bat bazkide digu egun. www.bertsozale.eus
Bigarren Kafea
BIKOIZKETA EUSKARAZHemen aurki ditzakezu Euskaraz bikoiztutako trailer, telesailen hasiera ta amaierak, filmeen zatitxoak, iragarkiak... Den dena EUSKARAZ BIKOIZTUTA, aitxin zein berri!
Bilbo Hiria irratia
Bilboko UriolaBilboko berriak sarean
BINKEBINKE herri komunikabidea, zure hedabiderik gertukoena. Galdakaoko eta Usansoloko albisteak, erreportajeak, argazkiak, bideoak eta agenda.
BioKasleBiologia esta Geologia euskaraz
BIZIEuskal bisexualen komunitatea esnatzeko, bizitzeko, elkartzeko eta indartzeko heldulekuak sortzen dituen proiektu komunitarioa.
byKuggan Gaming🎮 Ongi etorri nire bigarren kanalera! 🎮 Gameplay-ei zuzendutako kanala da, bideojokoetan nire abenturak partekatzeko. Hemen S.T.A.L.K.E.R. 2 bezalako jokoen serie osoak aurkituko dituzu. Kanal hau kasualagoa da, elkarrekin gozatzeko pentsatua. 😊 📌 Zer beste kanal ditut? 🧠 Nire kanal nagusia: Gehiago landutako edukia, hala nola analisi sakonak, bideojokoei buruzko aipamenak eta bitxikeriak. Oso egokia da zerbait landuagoa bilatzen dutenentzat. 🎮 Nire hirugarren mailako kanala: Publiko gazte batentzat ezin hobea, 18 urtetik beherakoentzako jokoekin eta dibertsio ziurtatuarekin. 🕹️ Harpidetu eta lagundu gamer abentura honetan. Zure babesak nire komunitate osoarentzako edukia sortzen jarraitzera motibatzen nau. Eskerrik asko bidaia honen parte izateagatik! 💙
byKuggan HunterTwitter ➡️ @bykuggan Bigarren kanala ➡️ https://www.youtube.com/@bykugganx830
byKuggan Kids🎮 Ongi etorri nire dibertsiorako kanalera! 🎮 Publiko gaztearentzat bereziki pentsatutako gunea da, eta 18 urtetik beherakoentzako jokoen gameplayak aurkituko dituzu, entretenimenduz, barrez eta une onez beteak. Denok gozatzeko moduko abenturak gozatzea eta partekatzea da hemen kontua. 🌟 📌 Zer beste kanal ditut? 🧠 Nire kanal nagusia: Gehiago landutako edukia, hala nola analisi sakonak, bideojokoei buruzko aipamenak eta bitxikeriak. Oso egokia da zerbait landuagoa bilatzen dutenentzat. 🎮 Nire bigarren mailako kanala: Abentura epikoen gameplayak. Mundu harrigarriak esploratzen ditut, eta era guztietako erronkei aurre egiten diet. 🕹️ Harpidetu eta lagundu gamer abentura honetan. Zure babesak nire komunitate osoarentzako edukia sortzen jarraitzera motibatzen nau. Eskerrik asko bidaia honen parte izateagatik! 💙
DAPA
DOKA KAFE ANTZOKIADONOSTIAKO KAFE ANTZOKIA
DoraemonCanal Oficial de Youtube para Doraemon España con episodios en español castellano. En este canal podrás ver episodios semanales, videos en exclusiva de Doraemon, trailers, spots y videos de eventos, ¡todo relacionado con el mundo Doraemon! El gato robot azul más apreciado de nuestro país. Un canal infantil para los más pequeños y las familias con contenido del manga-anime japonés más internacional de Fujiko F. Fujio. Perfil gestionado por la distribuidora Luk Internacional.
DoubleMauler
DoubleMaulerGordinaZuzenekotako bideoak euskaraz
Dylan InglisKanal honetan euskarazko edota euskarari buruzko bideoak ikusgai dirateke.
eitb¡Bienvenidos al Canal Oficial de EITB en YouTube! 🎥 Suscríbete y activa las notificaciones para no perderte los mejores momentos de nuestros programas. 👇 Para más información visita: https://www.eitb.eus/ 📲 Y síguenos en nuestras redes sociales: Facebook: https://www.facebook.com/eitb/ Twitter: https://twitter.com/eitbeus Instagram: https://www.instagram.com/eitb/ Ongi etorri EITBko Kanal Ofizialera YouTube-n! 🎥 Harpidetu eta jakinarazpenak aktibatu gure saioen unerik onenetaz gozatu ahal izateko. 👇Informazio gehiagorako: https://www.eitb.eus/ 📲 Jarrai gaitzazu sare sozialetan: Facebook: https://www.facebook.com/eitb/ Twitter: https://twitter.com/eitbeus Instagram: https://www.instagram.com/eitb/
EkintaekinEuskarazko eduki sortzailea. Bideoak atsegin badituzue iruzkindu, harpidetu eta zabaldu, mese <3
ekintaekin bideojokoak probatzenBideojoko ezberdinak probatu eta euskaraz komentatzeko kanal bat
Elhuyar
Elkar ArgitaletxeaEuskal kultura sustatzeko helburuz sortutako argitaletxea, nagusiki euskarazko liburua lantzen: literatura, ikasmaterialak, hizkuntzak...
Elkar MusikaKantua giza jarduera berezkoa da, baita kultura baten adierazpidea ere; alde horretatik, Euskal Herriak beti izan du musikarako bokazioa, eta esan daiteke Elkar diskoetxea dela euskaldunok azken 50 urteotan musikan oro har eta kantugintzan bereziki sortu dugun ondarearen artxibo bizia, garai bateko musikarien lanak eskura jartzeaz gainera gaur egungo artisten sorkuntzarik interesgarrienak plazaratzen jarraitzen duena, musika herrikoiaren estilo gehientsuenetan. Harremanetarako: musika@elkar.eus
Emun Aholkulariak
EnekantakHAURRENTZAKO MUSIKA ETA DANTZA EUSKARAZ Kantak euskaraz sortzea, gurasoen eta seme-alaben artean euskararen transmisioa errazteko. Horixe izan da Ene Kantak proiektuaren xedea, abiatu genuenetik. Maitasun osoz egin genuen, haurrak, musika eta euskara maite baititugu. Maite ditugun seme-alabei maite dugun musikarekin maite dugun hizkuntza oparitu nahi baitiegu. Geroztik gure musika Euskal Herri osoko herri eta hiri guztietara eraman dugu, gure ikuskizunak antzokietara eta pabiloietara bezala. Bide honetan zehar gure Youtube kanalean 190 euskal abesti berri baino gehiago publikatu ditugu, 115 milioi bistaratze baino gehiago ditugu, 10 disko argitaratu eta 6 liburu sortu ditugu. Hauek guztiak haur ikusle eta entzuleei zuzenduak. Eta Ene Kantak Unibertsoa, bere abestiak zein pertsonaiak telebistara eraman ditugu 5 denboraldiz, haurrei zuzendutako ETB3 kanalean 1250 kapitulo baino gehiago emitituz. Eutsi Ene Kantak. eutsi euskarari !! 💪💪💪💪 https://eutsienekantak.eus www.enekantak.org
erlotelebista
Errazkin08
ErrigoraAgerrean (Nafarroa hegoaldean eta erdialdean) nekazaritza-ekoizpena eta euskara bultzatu asmo dituen herri ekimena. Nafarroa, euskara, kontsumo arduratsua, herrigintza... ErriberaGORAgara. Kanal honetan topatuko dituzue gure bideo guztiak.
EspidermanderMozolopinto sena.
eta kitto!...eta kitto! Euskara Elkartearen kanala.
EUGENIren TXOKOA - EuTxo
EUP irratiaMarkina-Xemeingo Irrati librea
Euskadiko Gazteriaren “GazteKontseilua” Kontseilua - EGKEuskadiko Gazteriaren Kontseilua gara: gazteak, parte hartzea eta eraldaketa! Somos el Consejo de la Juventud de Euskadi: jóvenes, participación y transformación social. www.egk.eus
EUSKAL BIKOZKETAEuskaraz bikoiztuta dagoen edozer aurki dezakezue kanal honetan. BIZI EUSKARAZ!
Euskal CoversJatorriz euskaraz ez diren abestiak hartu, egokitu eta euskaraz grabatzen ditugu. Diru asmorik ez duen kanala da hau.
Euskal Encodings YoutubeEuskal-Encodings proiektua, euskararen erabilera sustatzeko helburua duen irabazi-asmorik gabeko euskal komunitate irekia da. Horretarako, nagusiki ikus-entzuneko materiala sortu zein partekatu egiten dugu foru formatuan. Teknikoki P2P sistema erabiltzen dugu, hau da, edozein erabiltzailek igo dezake edukia komunitatera eta eduki hori edonork jaitsi dezake. Gure arauetan ikusi ahalko duzunez, Euskal Herriko ekoizleei kalterik ez egiteko dugun borondatea dela eta, irizpide batzuk kontutan hartzen ditugu, eta hori dela eta, ez dugu edozer plazaratzen utziko. Arauak betetzen direla ziurtatzen dituzten 11 administratzailek osatzen dugu Euskal-Encodingsen muina, laguntzaile eta ekintzaile gehiago ere dauden eta izan diren arren.
Euskal Karaokeak
Euskal Zine BileraEUSKAL ZINE BILERA Euskara hutsez egiten den zine jaialdi bakarra da Euskal Zine Bilera. 70. hamarkadan sortua, Francoren diktadura amaitu ondoren, gizartean eta Euskal Herriko politika eta kultura arloetan sortu ziren indarren eraginez. Ordundik, Euskal Zine Bilerak betiko bi helburuei eusten dio: batetik, euskarazko lan amateurrak saritu eta bidea egiten lagundu; eta bestetik, euskarazko zinemagintza profesionalaren bilgune izan. Amateur eta Profesional kategoriak ditugu. Bakoitzean Zuzendaritza, Ekoizpena, Gidoia eta Argazkia arloak sarituko dira. Horrez gain, Film onenaren saria ere bada kategoria bakoitzean. Lekeitioko Udalak antolatzen du Euskal Zine Bilera 2008tik, ondoko erakundeen laguntzaz: Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Zineuskadi eta Eusko Label. http://www.zinebilera.com/web/index.php?option=com_content&view=article&id=44&Itemid=76
Euskalgintzaren KontseiluaEuskalgintzaren Kontseilua euskararen normalizazioaren aldeko gizarte eragileen bilgunea da. Euskararen lurralde osoan dihardu lanean, hizkuntza-politiketan eragiteko xedez eta erakunde, eragile, instituzio eta agenteekin elkarlanean. www.kontseilua.eus
EuskarAbenturaEuskarAbentura 16-17 urteko gazte euskaldunekin Euskal Herria zeharkatzen duen espedizioa gara! #Euskarabentura #espedizioa #JzioquiDugu
Euskarabidea Euskera
EuskaraldiaEuskaraldiari buruzko ikus-entzunezko guztiak kanal honen baitan aurkituko dituzue! Elkar mugituz egingo diugu!
Filmak, telesailak eta marrazki bizidunak euskarazSoilik euskaraz dauden bideoak. 📪 HARPIDETU ZAITEZ! Bideo berriak argitaratzen direnean momentuan jakingo duzu! #MarrazkiBizidunakEuskaraz #Euskaraz #euskara #TelesailakEuskaraz #goazen https://iparra.eus/filmak-euskaraz/ https://iparra.eus/marrazki-bizidunak-euskaraz - Filmak euskaraz. - Marrazki bizidunak euskaraz. - Telesailak euskaraz. - Dokumentalak euskaraz.
Flako Xaki KlaseakFlako Xakiren xake klaseak. Saiatuko naiz xakea irakasten ahalik eta oberen nire neurrian eta aldi berean euskara ikasten.
Galtzaundi Tolosaldeko Euskaltzaleen ElkarteaGaltzaundi Tolosaldeko Euskaltzaleen Elkartearen kontua.
GameluIl4rgi eta Tasio bideojokoen inguruan aritzen dira kanal honetan.
gamerauntsia
GatibuGatibu euskal rock taldearen Youtube-ko kanal ofiziala | Canal oficial de Youtube del grup de rock basc Gatibu | Official Youtube channel of the basque rock group Gatibu | Chaîne Youtube officielle du groupe de rock basque Gatibu | Canal oficial de Youtube del grupo de rock vasco Gatibu.
Gaztea
GAZTEZULO
Gedar Langile Kazeta
GeruzakGeruzak eranzteko ariketa kontzientea_ feminismoa_ euskara_ kultura_ pentsamendua_
Gitarra EuskarazKaixo! Gitarra euskaraz ikasi nahi baduzu, hau da zure kanala. Twitchen pubguitar izenenan streaminga egiten dut gitarrarekin, beraz, ikusi nahi baduzu sartu eta jarraitu! https://www.twitch.tv/pubguitar
Gitarra euskaraz AsierrekinKaixo denoi! Youtubeko kanal hau irekitzera animatu naiz, jendeak gitarrarekin euskarazko abestiak jotzen ikas dezan. Animo euskal kultura! Nire e-maila: asrrireix@gmail.com
Goiena Komunikazio TaldeaGoiena Komunikazio Taldeak ekoiztutako ikus-entzunezkoak aurkituko dituzu kontu honetan.
Goierri Irrati TelebistaGoierrin gertatzen dena goierritarren eskura.
Goierriko HitzaGoierriko Hitza Gipuzkoako Goierri eskualdeko euskarazko komunikazio proiektua da. 2004. urtetik egunkaria argitaratzen dugu, eta 2005. urtetik, sarean ere bagaude, goierri.hitza.info webgunearen bidez. Papereko informazioaz gain, unean uneko albisteak, argazki galeriak eta bideoak ere sartzen ditugu webgunean. Kanal honetan, Goierriko Hitzak eta GoiBerri aldizkariak egindako bideoak aurkituko dituzu.
GORA MUSIKA!
Gorka Irazabal SarduyAhots asko dauzkan friki bat. Euskararako bikoizketak eta abestien itzulpenak egiten ditut, batez ere Disneyenak, animearenak eta youtuberrenak. Sanders Sides bideo asko egiteko plana daukat eta Homestuck web-komikia euskerara itzultzen ari naiz, beraz, hori ere asko ikusiko duzue,
Guaixe Fundazioa
Gure folkloreaAtsegin ditugun gauzak euskaratik kontatu eta euskarazko eduki sortzaileak ezagutzera ematea da gure folklorea.
Gure Irratia
Gutuberrak
Hala BideoHala Bedi irratiaren bideo kanala eta ikus-entzunezko taldea 📩 Harremanetarako: halabideoak@gmail.com
Hamaika TelebistaHamaika Telebista Euskal Herri mailako euskarazko telebista bakarraren YouTube kanala. Albisteak, erreportajeak, elkarrizketak, saio bereziak eta zuzeneko emanaldiak aurkituko dituzu. Bisita gaitzazu!
Harresi GorriaOsasuna taldeari buruzko asteroko podcast-a: aurreko partiduaren analisia, hurrengoaren prebia, nesken taldea...
Hau Pittu Hau Euskaldunon Konpartsa
Herri Ametsa IkastolaDonostiako ikastola, kalitatezkoa eta euskalduna. Bidebieta eta Ulia artean topatuko gaituzu, Mendiolan, natur-gune paregabean.
Hezten Aisialdi euskaltzalea
Hik HasiHezkuntza eraldatzeko egitasmo pedagogikoa
Hiru DamatxoHiru Damatxo ideia faktoriak ematen dituen ikus-entzunezko lanen biltokia. Lander Arretxea, Unai Gaztelumendi, Peru Isasi, Elba Berganza eta Asier Kortabarria. Diseinua, ikus-entzunezkoak eta haize freskoa.
Hiruka komunikazio-taldeaUribe Kostako Hiruka komunikazio taldearen bideo kanala
HITZA Lea-Artibai eta Mutriku🗣️Euskaraz, gertutik eta herritarrentzat 🗞️ Paperean zein interneten 📲 📢 Eskualdearen bozgorailua. Babestu HITZA!
Hizkuntz Eskubideen BehatokiaHizkuntz Eskubideen Behatokia Euskal Herriko herritarren hizkuntza-eskubideez arduratzen den fundazioa da. Eskubide horiek Euskal Herri osoan, arlo publikoan zein pribatuan, babestera zuzentzen du bere jarduera. Horretarako herritarren eskura jarri du Euskararen Telefonoa (www.euskararentelefonoa.eus), herritarrek hizkuntza-eskubide urraketak pairatzen dituztenean salaketa egin dezaten, edota erakunde batek eskubide horiek zaintzen dituenean zoriontzeko. www.behatokia.eus
iametza interaktiboaiametza interaktiboa enpresa berria da, baina urteetan metatutako esperientzia du atzean. Izan ere, iametza interaktiboa ez da zerotik sortu den enpresa, aitzitik, enpresa-talde indartsu batean kokatu behar da, Ametzagaiña Taldean, hain zuzen: - Edukien arloan, taldeko enpresa den, Komunikazio Biziagoak (Argia) urteetako eskarmentua du. - Komunikazio grafikoan Antzak ibilbide luzea jorratu du. - Eta azkenik informatikan eta programazioan Adur Software Productions enpresak urteetan landu dituen proiektuak. Hiru oinarri horietan ondo finkatuta behar ezberdinei erantzun globala emateko gaitasuna duen enpresa izan nahi dugu. Gure leloak adierazten duen bezala "ideia batetik errealitatera" jausia emateko aholkularitza eta garapena eskaintzen ditugu. Komunikazio interaktiboa bultzatuz bezeroaren beharrak ondo aztertuz euskarri eta plataforma ezberdinak baliatuz.
ibila87
Idazkaria Odon de Apraiz
iF Matxikote
Ikaselkar hezkuntza-argitaletxeaHezkuntza dugu pasio.
Ikastolak
Ikastolen Elkartea
IkusgelaAzalpen bideoak, libreak eta euskaraz.
il4rgiJoku desberdiñen GamePlay-ak ikusi ditzazkezue euskaraz ta baita lagunekin tarteka botzen dittudan partidak xD
inesosinagaUrteak pasa dira azkenekoz inesek bota zuriak jantzi zituenetik. Urte hauetan amatasuna, zaintza eta gaixotasunak izan ditu hizpide. Ez dira urte errezak izan baina horrek ez du bere eszenatokietara igotzeko gogoa eta sorkuntza itzali. #alutik proiektuarekin hainbat kontzertu burutu zituen 2017 eta 2019 artean. Kontzertu hoietan biluzik eta erregistro intimo batean ezagutu genuen Ines. Lugorrian egon ostean luze eta hotz joan den negutik udaberritzen. Inoiz ez bezala, eta inoiz baino niago. Sinergiatan sinesten dugulako. Bakarrik ezin delako. Eta ez dugulako nahi.
Ipar Euskal Herriko Hitzahttp://iparraldekohitza.eus/
Ipar Hegoa FundazioaIPAR HEGOA Fundazioa 1996. urtean sortu zen Euskal Herriko langileen prestakuntza politiko eta sindikala bultzatzeko erakunde gisa. Kontzientzia kritikoa, militantzia sindikala eta antolatzeko eta erantzuteko gaitasuna suspertzea zuen helburu. Horretarako IPAR HEGOAk jardunaldiak, konferentziak, hitzaldiak eta hausnarketa eta eztabaidarako guneak antolatu ditu. Halaber, interes handiko gai monografikoei buruzko argitalpenak ditu.
Ipuinak euskarazKaixo! Gu Biliboko irakasleen unibertsitate eskolako berrikuntza minorreko 4.mailako ikasleak gara. Gure proiektua, euskara arlo ez formalean sustatzea denez eta youtuben euskal ipuingintzan dagoen gabezia ikusita kanal hau irekitzea erabaki dugu. Zuen gustokoa izatea espero dugu, Eguzkilore taldea.
Irati IrratiaIrati Irratia 1993. urtean sortu zen, eskualdeko hainbat auzolagunei esker. Bi helburu zituen proiektuak, batetik euskara bultzatu eta bestetik hain urrun eta hain gertu bizi den jendeari bertako informazioa eskaintzea. www.iratiirratia.eus
Iratxoak - Gookapiko baso magikoa🌳 Gookapiko Baso Magikoa irudimena, natura eta ikaskuntza elkartzen diren unibertsoa da, haurrek jolasean ikas dezaten🌟 ✨ Abenturen, abestien, ipuinen, esperimentuen eta jolasen bidez, ikusle txikiak istorio bakoitzaren parte aktibo bihurtzen dira. 🌱 Baso Magikoko saioak: • Mithy Exploradorea: Biosfera, natura, ekosistemak eta lanbideak ezagutzeko abenturak. • Pintxo Klima Aldaketaren aurka: Eguneroko keinu txikiek planetan eragin handia izan dezaketela erakusten duen abentura. • Liz-en Tailer Sortzailea: Eskulanak, zientzia eta amaiera desberdinak. • Hur Ikasten: Zenbakiak, letrak, koloreak eta Haur Hezkuntzarako edukiak, ikus-entzunezko formatuan, app interaktiboan eta jarduera-liburuan. • Ezki Ipuin-kontalaria: Munduko kondairak eta balio unibertsalak. • Ipotxen Kantu Sekretuak: Musika, dantza eta dibertsioa, naturari eta giza eskubideei buruzko kantuekin.
Iratzar Fundazioa
Irrien LagunakEuskal Herriko haur eta irrizale guztion youtube kanala da hau. Bertan ikusi ahal izango dituzue Irrien Lagunon azken bideoak!
Irutxuloko HitzaOngi etorri! Hau Irutxuloko Hitza astekaria eta http://Irutxulo.hitza.eus-en Youtube orria da. Donostiako aktualitateari buruzko bideoak, euskara hutsean, aurkituko dituzu hemen.
Iruñe @arkkusoKaixo! Iruñe dut izena baina sarean @arkkuso bezala ezagutzen naute. Irakurle amorratua naiz eta telesailak zein filmeak ikustea biziki gustuko dut. Marisaltsera jaio nintzenetik. Ameslaria eta ameszalea. Bizitzaz maiteminduta nago :) Sareko edukia kontsumitzen dut eta biziki maite dut Youtuben bideoak ikustea! Eta orain, ni naiz edukia sortzen duena.. AMA! EUSKAL EDUKI SORTZAILEA NAIZ! ⭐💜🙃 PD 1: Kasualitateak ez dira existitzen! PD 2: Barrerik gabeko iraultza, gorringo gabeko arraultza! PD 3: Artzek zioen bezala, "hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek erabiltzen ez dutelako baizik". Sarean ere euskaraz bizi nahi dugulako, euskara da nire edukiaren hizkuntza bakarra (salbuespenak salbuespen). Euskal Herria euskalduna izango da ala ez da izango.
iurreta lhiIurreta Lanbide Heziketa ikastetxea. Erdi eta Gol Mailako zikloak euskaraz (elektronika, automozioa, administraritza, giza zerbitzuak eta fabrikazio mekanikoa). Centro de Formación Profesional Iurreta. Ciclo medio administración en castellano. Ciclos Medio y Superior en euskera.
Izerdi PatsetanEuskal kirola bertatik eta bertarako euskara hutsean. Jarraitu gure sare sozialetan!!!!! -Twitter: @izerdipatsetan / https://twitter.com/Izerdipatsetan -Instagram: @izerdipatsetan / https://www.instagram.com/izerdipatsetan/?hl=es -TikTok: @izerdipatsetan / https://vm.tiktok.com/ZMLHdgCrn/
Iñigo Aritza
jakinbai.eusLANBIDE HEZIKETARAKO ESUKARAZKO MATERIALA
Jakindun KanalaZientzia-klaseak #euskaraz - Matematika, fisika eta kimika bideoak, bai DBH bai BATXI!! Astero bi bideo berri igotzen dira!!#matematika #fifika #kimika Zalantzarik? Iradokizunik? Idatziguzu! Jakindun zurekin batera eraikitzen dugun proiektua da, zer behar duzu? Klaseko ariketekin zalantzarik baldin baduzue ez zalantzarik izan eta galde iezaguzu, lehen bai lehen erantzungo dizugu!! Gure bideoak gustoko badituzu lagunduiguzu gure lanarekin jarraitzen: HARPIDETU kanalera, klikatu "atsegin dut", komentatu eta partekatu! Jarraitu Jakindun, zabaldu Jakindun! ;)
Jinglekids • EuskaraOngi etorri Jingle City-ra! Maitagarrien leku lasai honetan, gizakiak diren Jinglekids txikiak eta pizti iletsu zoragarriak bizi dira. Era guztietako abentura sinestezinak biziko dituzte gure lagunek, eta aspertzeko modurik ez dute izango. Basque animated series for kids with Basque and English subtitles! You can learn both languages. Haurraren euskara aberasten lagun dezaketen testuinguruak ageri dira Mundu eta pertsonaia erakargarriak erakusten ditu Planteamendua egokia, ulergarria eta jostagarria da umeentzat Pertsonaiek genero estereotipoak gainditzen dituzte euren jarrera, portaera eta izaeretan Gaien trataerak eta pertsonaien deskribapenak izaera kritikoa eta autonomoa sustatzen dute Adiskidetasuna eta elkarlana sustatzen dira Kultur arlo eta elementu desberdinen balioaz ohartzen laguntzen du Osasuna bere osotasunean zaintzearen garrantzia ikusten da
Jo UkeleleaUkelelea euskaraz jo nahi dugulako! Ukelelea jotzen hasi nintzenean, berehala konturatu nintzen Interneten oso publikazio gutxi zeudela instrumentu honi buruzkoak euskara hutsean. Beraz, gure kantuak ukelelearekin ere hedatzeko asmoz, kanal hau sortu nuen. Bertsioak egiten hasi banintzen ere, zenbait tutorial ere topatuko dituzu, ukelelea euskaraz jotzen ikasteko. Bideoren bat gustoko baduzu, mesedez "datsegit" botoia sakatu eta partekatu lagunekin! :) Akordeak nahi badituzu, edo iradokizunen bat badaukazu, lasai esan! Ukelele euskaraz - Songs in Basque for those who love how the ukelele sounds. If you happen to like one of my videos, please give me the thumbs up and share it with your friends!
Jokin_PAPeertuben aurki nazakezu: https://peertube.eus/c/jokin_pa/
Jolasten eta IkastenJolastu, barre egin, maitatu; vaina beti euskeran . Euskeraz maite zaitut.
Jonnylashop
Joxe RojasTeknopataren txoko multimedia: tutorialak, bitxikeriak...
Kaixomaitia
KalakaKalaka komunikazio parekideak egiten dituen lanen kanala da honako hau. Bertan, alde batetik, guk geuk egiten ditugun bideak argitaratzen ditugu, eta bestetik, parekidetasuna lantzeko aukera ematen duten erreprodukzio zerrendak osatzen ditugu.
Kanaldude Telebista
Kantu Kolore
Karkara OrainkariaKarkara Orioko eta Aiako orainkaria da. Hilero argitaratzen da paperean eta egunero www.karkara.eus atarian. Kanal honetan webguneko bideo guztiak ikus ditzakezu.
karkarkar
Kirol Unea
KIROLARI GAITTUN
KK Inzona
KlakGazteria euskaldun eta feministaren ahotsa indartu eta lau haizetara hedatzeko tresna da Klak. Egiteko, ikusteko, pentsatzeko... modu berrien bila bazabiltza, leku egokian sartu zara ;P Ireki zaitez emango dizugun guztia jasotzera!
KOKOAKKOKOAK. Euskaraz marrazten dugu! @kokoakgara
KolpeZ KolpeHamaika Telebistako saioa. Umore azidoa eta gaurkotasuna nahasten ditu. Galduko al duzu? Ez galdu astelehenetik igandera Hamaika Telebistan.
KronikaKronika da, Urumea goialdeko herrien berriak argitaratzen dituen egunkaria. Helburua da gertuko informazioa ematea, modu zabalean eta euskeraz.
Kultur Etxea EtxalarKanal honetan Etxalarko herriarekin erlazio duten bideo desberdin eskaintzen dira; Aitzinako bideoak, herriko bideoak, ospakizunak, bitxikeriak eta berztelakoak En este canal se ofrecen diferentes videos relacionados con el pueblo de Etxalar; Videos antiguos, videos del pueblo, celebraciones, eventos, curiosidades y demas.
Kultura Ondarea Lea Artibai
Labayru FundazioaHerri ondarea, ahozko ondarea, kultura ondarea, ondare ikutuezina... Deitura desbardinak gauza bera izendatzeko. Zorionez, badirudi dagoeneko jaubetu garala ondarea jagon eta zaintzearen garrantziaz. Ondare berbea esangura zabalenean eta bere osotasunean hartuta, jakina; ondare etnografikoa (eguneroko bizimodua, lanbideak, ohiturak, olgetak, urte-sasoiai lotutako ekintzak eta errituak…); lexikala (berbak, esaera zaharrak, esamoldeak…); etnolinguistikoa (kantak, ipuinak, bertsoak…) besteak beste. Azken baten ikutuezin edo ikusezina dan ondarea, orain hamarkada batzuk arte belaunaldiz belaunaldi ahoz etorkun aberastasuna. Azken urteotan jentearen bizimodua aldatu egin da guztiz: ohiturak gizartean, barrikuntzak eta aurrerakuntzak teknikan... Aldaketa handiak gertatu dira, bizimodu tradizionala aldendu egin jaku denpora gitxian. Horren ondorioz ahozkotasuna eta ondarearen berezko transmisinoa eten egin da.
Labur Esanda
Laixiar IrratiaLaixiar Irrati Librea.
Lastotxapelhttp://lastotxapel.blogspot.com.es/
Liburu hari boomBooktuberboom plataformaren booktube kanala da hau. Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuak eta Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkarteak elkarlanean sortutako egitasmoa da BOOKTUBERBOOM. EAEko 14-18 urteko bitarteko gazteen artean irakurzaletasuna sustatzeko egitasmoa da eta EAEko Liburutegi Sarearen bidez jarri da martxan.
Loa eta LaiaLOA ETA LAIA GARA, MARRAZKI BIZIDUNAK EUSKARAZ. Ongi etorri Loa eta Laiaren unibertsora. Etxeko txikientzat zein familia osoarentzat sortutako egitasmo digitala. Euskaraz bizi eta musikarekin gozatzeko proiektua.
maisumikelhezkuntzaBokaziodun irakaslea. Profesor de vocación. Vocational teacher. "Education is the most powerful weapon you can use to change the world." Nelson Mandela. 💖Ongi etorri nire kanalera! 😉 🧡Leiho honetan hezkuntzarekin lotutako bideoak ikusiko dituzue, oinarritik gailurreraino. 📺 💛Hau da, hasieran ikasi behar den irakurketa-idazketa prozesuari garrantzi handia ematen diot, matematiketako zein ingurunearen ezagutzan dauden kontzeptuekin, beraz, bilduma batzuk izango dituzue eskuragarri.🫂 💚Hor, hizkiak, letra bakoitza idazteko moduak, eragiketak (gehiketak, kenketak, biderketak, zatiketak) eta zientziekin lotutakoak daude.✍🏻 💙Beste aldetik, jarduera interaktibo eta dibertigarriak topatuko dituzue: jolasak, igarkizunak, ikusi-makusi, abestiak, olerkiak, esperimentuak, eta abar.🛝 💜Irakasleentzako baliabideak ere izango dituzue: metodologia, hezkidetza, bizikidetza, gramatika, oposaketak, aplikazioak eta bere azalpenak, gelako esperientziak, nik parte hartutako proiektuak...👩🏻🏫 Ondo izan.🙂
Maizpide euskaltegia
Maketo Irratiamunduko irratirik zorigaiztokoenak gara
MAKUSI | Haurren unibertsoa🚀 Marrazki bizidunak, telesailak eta filmak euskaraz 💚 Egin zaitezte #MAKUSI Klubeko kide abantaila guztiez gozatzeko!
Mari MaistraEuskalduna izatea oso gogorra da batzuetan: zeenbat zalantza, zenbat filologo frustratu, zenbat erdaldun elebakar! Baina lasai, zuekin da Marimaistra! Euskararen inguruan dituzuen kezka, galdera eta zalantza guztiak argitzeko prest! Ez izan beldurrik zuen galderak bidaltzeko! E-mailez: galdetu@marimaistra.com Twitter bidez: @mari_maistra Whatsapp edo erantzungailu automatikoa erabiliz: 668 88 91 92
Maritxu, nora goaz?!Ongi etorri "MARITXU, NORA GOAZ?!" kanalera! Gure asmoa, euskal youtuberren komunitateari aportazio marika bat egitea da. Umore eta kritika MARIKAtik (modu azido ta satirikoan) eraldatu nahi dugu; gure izana politikoa baita! HARPIDETU ZAITEZ(te)!!!
Markel ElortzaGeografia eta Historia euskaraz!
Marruma KulturalakDonostiako Marruma elkartean egiten diren aurkezpen, solasaldi, hitzaldi eta akustiko-elkarrizketatuen euskarazko podkasta.
Matematika Flipatuz
NAIZ Euskal Herriko hedabidea
noauatb
Nomofobikak WebserieaMugikorren menpe zaude? Orduan, hau da zure web-seriea!! Jarri peluka berdea eta zatoz gurekin!!
Norbait
NostalgikuakDenen arteak hemeroteka eder bat sortzea da asmoa! Kanal honetara igotzeko moduko bideorik, edota bideoren bat igotzeko eskaerarik baduzu: nostalgikuak@gmail.com P.D: Bideoa gehienak NAHIERAN plataformakoak dira.
OIZMENDI TELEBISTA
OlgetaKanal honetan dendan ditugun mahai jolasen azalpen bideoak aurkituko dituzue.
ON Pizten gaituena🔥 𝐏𝐢𝐳𝐭𝐞𝐧 𝐠𝐚𝐢𝐭𝐮𝐞𝐧𝐚 🔌 Se connecter à l'euskara 👉 www.on.eus 👅 #ikasi #transmititu #erabili #deskubritu
Orereta IkastolaOrereta Ikastolaren youtube-ko kanala duzu honakoa. Gustu baduzu, aurrera, zure etxean zaude.
Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea
Oteitza Lizeo PoliteknikoaZarautz
Pantailak Euskaraz🎬📺 Pantailetan euskararen presentzia bultzatzeko herri ekimena 💻🎮
Pentsaerak - Podcast« Zer da zuretzat …. ? », « C’est quoi pour toi ….? » 🎙Jendearen pentsaeren ezagutza egitera 🌍Un podcast à la rencontre des pensées des autres
Pil-pilean Herri KomunikabideaHau Plaentxia.eus-en Youtubeko orria da. Bertan Soraluze/Placencia de las Armas-eko bideoak topatuko dituzu.
Pilula GorriaEuskarazko errealitate pilulak iritsi dira!
Polaina podkasta
Pottokiak • EuskaraOngi etorri YouTubeko Pottokien kanal ofizialera. Haurrentzako serie honek Pottokien abenturak erakusten ditu. Pottokiak herri baketsu batean eta Gargamel maltxurrari abantaila ateratzen saiatzen diren izaki urdin txikiak dira. Bideo gehiago ikusi ► https://goo.gl/ImU7KU Harpidetu hemen ► http://goo.gl/ZNXSbQ Bisitatu gure Webgunea ► http://goo.gl/szB5Gh Ezagutu Pottokiak ► http://goo.gl/86N6MK Dibertsioa eta jolasak ► http://goo.gl/O7uvoS Wikipedia ► http://goo.gl/nBeYZC Eskerrik asko zure laguntzarengatik, bideoa puntuatzea eta zure iritzia uztea eskertzen dizugu!
Potx eta Lotx
Probatxoa BTSKaixo! Aiora naiz (edo Probatxoa, nahiago baduzu) eta Youtubeko kanal hau sortu dut BTS taldeari buruz euskaraz hitz egiteko gogoa dudalako. Ongi etorri!
PUNTUEUSZURE ESPRESIO DIGITALA +34 943 085 051 info@puntu.eus
Radixu IrratiaOndarruko Radixo Libri, 105.5FM - www.radixu.info
REKITARRAKGogoratu ondo pasatzeko jokatzen dugula! Recordad que jugamos para pasarlo bien! Gure joko denak merkeago hurrengo paginan: https://www.instant-gaming.com/?igr=Rekitarrak Todos nuestros juegos mas baratos en el siguiente enlace: https://www.instant-gaming.com/?igr=Rekitarrak
Sabeletik MunduraSabeletik Mundura: haurdunaldi aurrea, haurdunaldia, erditzea, erditze ostea, edoskitzea eta atxikimenduzko haziera. Haur eramaileak, fularrak, motxila ergonomikoak, bandolerak, osagarriak, edoskitzerako produktuak...
San Nikolas IkastolaEuskalduna, kooperatiba, gertukoa eta munduari begira. Zu + gu = San Nikolas Ikastola #SanNikolasIkastola
Sorgina TxirulinaAprende euskera junto a tus hijos/as y los cuentos Zure seme-alaben eta ipuinen laguntzarekin euskara ikasi. Cuentos gratuitos con la traducción en euskera, unidad didáctica, audiocuentos con música y propuestas de actividades. Acércate al euskera y muestra a tus hijos tus ganas de aprender con ellos a través de las historias. El euskera no es sólo el idioma de la ikastola o el cole, ¡es mucho más!
Su Ta Gar
Sukaldeko FilosofiaYoutuben euskara sustatzeko azpitituluekin egindako errezetak (beganoak) egitera animatu naiz. Disfrutatu eta on egin!
Sustatu AlbistegiaTeknologia, ekonomia eta kulturarekin zerikusia duten albistez osatutako webgunea (weblog bat).
Sutan Bang
Tasio SudupeEsatari loriatsua. KKinzona Irratian "Sokaren Itzala" eta "Botere guztia biribilguneei" irratsaioetako partaide. Gamelu saioan:: https://www.youtube.com/@GameluSaioa Twitch-en: https://www.twitch.tv/tasiosudupe Webgunea: http://isuo.mukuru.eus/
TOKIKOMToki komunikabideen bateragunea. Basque hyperlocal media association. http://tokikom.eus
Tolosaldea Telebista
Tolosaldeko Ataria
Topatu gazte proiektu komunikatiboa
Ttap Aldizkaria
Ttipi-Ttapa Ttipi-Ttapa
TxalapartaTxalaparta narratiba eraldatzaileak zabaltzen dituen Euskal Herriko argitalpen-plataforma bat da. Editorial | Librería | Laboratorio | Comunidad
Txintxarri Aldizkaria
TXIRRINDULARIAKEuskal txirrindularitzaren ataria. EGIN ZAITEZ TXIRRINDULARIAK KIDE!
TXOMikel Lizarralde dut izena. Kanal honetan bi proiekturen bideoak argitaratzen dihardut. 'Nire erreferenteak' proiektuarekin bizitzan kolperen bat jaso duten pertsonen esperientziak ezagutu nahi izan nituen. 'ZAZPI' proiektuan nire historia eta esklerosi anizkoitzarekin bizitzea zer den kontatzeko bidaia bat hartzen ari naiz aitzakia moduan
TxukuntZenANTOLATZAILE PROFESIONALA - Bidelagun zure espazio ezberdinak eta bizitza txukuntzen - ORDENA kanpotik eta barrutik
TxulalaiTxulalai taldea 2024. urtean sortu da. “Kantu Kolore” musika talde ezaguneko hainbat kidek “Txulalai” osatzen dute, jatorrizkoaren helburuei jarraipena ematen dien proiektu berria. Txulalai taldekideok eskoletan landu nahi izango genituzkeen kantak sortzen ditugu. Haurrek musikaren bitartez ikasten dutela ohartuta, geuk ere eduki jakin batzuk barneratzeko kantak proposatzen ditugu, hau da, abesti didaktikoak. Bestalde, badira egungo gai zehatz batzuk letra eta doinua jarri nahi dizkieguna, gai hauekiko sentsibilizazioarekin lagundu nahi genukeelako. Musika gai hauek lantzeko abiapuntu eta motibazioa dugu eta gure helburuak lortzen laguntzeko tresna ezin hobea. Era honetara haurrek gozatzeaz gain, edukiak barneratu eta hizkuntza bera ere landuko dute; dantzatuz, motrizitatea, espazioa eta koordinazioa landuko dute.
Udako Euskal Unibertsitatea - UEU -Udako Euskal Unibertsitatearen kanala da hau.
Udal EuskaltegiakUdal Euskaltegien YouTubeko kanal orokor ofiziala. Udal Euskaltegia 1981ean sortu zen eta gaur egun, 38 euskaltegiko sarea osatzen dute EAE osoan zehar. Canal general oficial de YouTube de los Euskaltegis Municipales. El Euskaltegi Municipal fue creado en 1981 y actualmente cuenta con una red de 38 euskaltegis repartidos por toda la CAV. Matrikulatzeko epea zabalik. Plazo de matriculación abierto.
Urtxintxa Eskola Kanala
Uztarria Komunikazio Taldea
Uzturpe Ikastola
Xabi LizasoEuskal magoa eta eduki sortzailea. they/them
XABIER LIZARRAGA
Xake 2.0
Xaloa Telebista
Xaloa TelebistaXaloa Telebista, Iruñerria, Baztan, Bertizarana eta Malerrekan ikusten den herri telebista euskalduna eta hurbila da.
Xiberoko BotzaHona Xiberoko Botza irratiaren kanala. Infomazioa habororentako : http://www.xiberokobotza.org
XII PodcastaElkarrizketetan oinarritzen den Euskarazko Podcast-a, Euskal Herriko erakunde, lanbide eta bertako pertsonaiak hizpide dituena. Entzun dugunaz harago zer dagoen jakiteko helburuarekin sakonki, patxadaz eta jakinmin handiz egindako elkarrizketak.
Ze Berri? aldizkariaZE BERRI? argitalpenaren kontu ofiziala.
Zero eta Bat podcast artifiziala | Beñat ErezumaAdimen artifizialak sortutako testuekin osatu daiteke podcast bat? Galdera horren erantzuna da Zero eta bat podcasta.
ZETAKAAZTIYEN out now www.zetak.org
zital debian
ZK Zehar Kablea
Zubi Zahar IkastolaZubi Zahar Herri Ikastola 1967. urtean jaio zen Ondarroan, gurasoen irakaskuntza kooperatiba bezala. Herri ikastola gara, eta helburu nagusi bat daukagu: euskara eta euskal kultura zabaltzea hezkuntza integrala emanez. Gure ikastolan, jaioberriekin hasi, eta 16 urte bitarteko ikasleei kalitatezko hezkuntza euskalduna eta integrala eskaintzen diegu. Identitate euskalduna bermatzen duen kalitatezko eskola sustatu nahi dugu. Horretarako eman behar diren prozesuak ahalbidetzen ditugu ikasleek Europan txertatuta eta munduarekin lotuta dagoen euskal gizarte kohesionatu batean bizitzen ikas dezaten.
Zubimusu IkastolaZubimusu Ikastola gizarte ekimenez sortutako hezkuntza kooperatiba da, zerbitzu publikoa eskaintzen duena, irabazi asmorik gabekoa eta herri onurako erakunde izendatua. 💻 www.zubimusuikastola.eus 📩 zubimusu@ikastola.eus 📞 943 69 20 58 📍 Villabona - Zizurkil ➡️ https://www.facebook.com/ZubimusuIkastola ➡️ Instagram: ZubimusuIkastola
· B E R T I K A L A ·Zatoz millenialkeriak egitera eta ez izan #horizontala